HITZLADIEN ZIKLOA. 2015

Hitzaldi eta mintegien zikloa:

Neutraltasun politikei, kontratazio publikoari eta garapenari buruzko azterketa.
2015eko urtarrila-maiatza

LEHIAREN EUSKAL AGINTARITZAK NAZIOARTEKO ADITUAK EKARRIKO DITU “LEHIAKORTASUNA ETA LEHIA. NEUTRALTASUN POLITIKEI, KONTRATAZIO PUBLIKOARI ETA GARAPENARI BURUZKO AZTERKETA” IZENBURUKO HITZALDI-ZIKLORA

 HURRENGO SAOIA

Bosgarren saioa:

Entramado institucional y aplicación de la competencia (Erakundeen sarea eta lehiaren aplikazioa)

HIZLARIAK:

Michele Carpagnano Trento University
Luciano Parejo Universidad Carlos III
Alfonso Caravaca, Carlos III
Juliana Rodriguez, Carlos III 2_Página_2

HITZALDI-ZIKLOAREN EGITARAU OSOA (PDF)

LAUGARREN SAIOA

Competencia como motor de Desarrollo Económico (Lehia garapen ekonomikoaren motor bezala)

HIZLARIA:

Marianela López Galdós Competition Law Center George Washington Law School

HIRUGARREN SAIOA

Lehia eta lehiakortasuna. Ikuspegi ekonomiko bat.

Hitzaldien zikloko hirugarren saioak bi zati ezberdin izan zituen: prestakuntzako goizeko saio bat, lehiaren alde ekonomikoari buruzkoa, non Lehiaren Euskal Agintaritzako teknikariak bakarrik bertaratu ziren, eta arratsaldeko saio bizi bat Deustuko Unibertsitateko Liburutegiko areto nagusian, gonbidatuen hitzaldi eta solasaldiekin.

Sevillako Unibertsitateko katedradunak, Luis Palmak, lehiaren politikaren eta hazkunde eta ongizatearen arteko harremanari buruz hitz egin zuen hiru ikuspuntutatik.

Amadeo Petitbók, Rafael del Pino Fundaziokao buru eta LDAko lehendakari ohiak, krisialditk ateratzeko garaietako lehiaren politikari buruz hitz egin zuen. Petitbók lehiari eragin zioten adibide askotan oinarritu zuen bere hitzaldia: hurbileko adibideetatik, esnekien enpresei ezarritako isunak bezala, non azaldu zuen isunak ez zirela “superisunak” izan, enpresa horiek jokabide txarrekin lortutako mozkina dela eta, urruneko adibideetara, aireko bidaien enpresen kexak bezala, aireko ibilbideak liberalizatu ziren garaikoak. Bereziki interesgarria izan zen merkataritzako ordutiegiei eta, bere esanetan, “horien askotariko ertzei” buruzko hausnarketa.

Arseni Gibertek, Autoritat Catalana de la Competència izeneko erakundearen lehendakariak, tokiko gauzei begiratzearen garrantzia azpimarratu zuen, eta, batez ere, herri-administrazioek batzuetan duten paper desitxuratuarena. Halaber, hau azaldu zuen: Europa kontinentalean gertatu beharko lizatekeen kulturako aldaketa sakonik gertatu ezean, lehiaren politikak beti izango direla eskasak eta arautzearen kalitatea, txarra.

BIGARREN SAIOA – WILLIAM KOVACIC

LEHENENGO SAIOA – ELEANOR FOX

Lehiaren arloan aitzindaria den Eleanor Fox lehenengo jardunaldiaren hizlaria da. Fox Lehiaren Zuzenbidean munduko erreferentea da. Monopolioen aurkako eta Prozedurei buruzko Batzorde Nazionaleko kide izendatu zuen Carter lehendakariak 1978an. AEBetako Justizia Saileko Fiskal Nagusiari eta Monopolioen aurkako Fiskal Nagusi Ordezkoari lehiaren arloan aholkua emateko batzordekidea izan zen 1997tik 2000ra arte. Gaur Eskubide Zibilen aldeko Abokatuen Komiteko zuzendaritza batzako eta batzorde eragilekoa da, baita AEBetako Atzerriko Zuzenbidearen Elkarteko lehendakariordea ere. Eleanor Foxek ez du mugatu bere monopolioen aurkako lana AEBetara: Europako Batzordeko Lehiaren Zuzendaritza Nagusiko irakaslea da eta lehiaren arloan aholku-emailea izan da herrialde askotan; hala nola, Hegoafrika, Indonesia eta Erdialdeko eta Ekialdeko Europako herrialdeak. Duela gutxi, lehiaren defentsara bideratu du bere jarduera, mundu osoan garapen ekonomikoko motor gisa.

Eleanor Foxek hau adierazi du: “lehiaren defentsak konspirazioak, monopolioak eta salneurrien ezarpenak eragotz ditzake, klase behartsuek behar dituzten ondasunak eskuratu ahal izatearren”.

Hitzaldi-zikloari buruzko argibide gehiago hemen: